Maiatzaren 29an eta ekainaren 3an Mahai Joko Txapelketa ospatuko dugu. Xake, mus eta pintxazo lehiaketak eginen ditugu. Igande honetan, maiatzaren 29an, kanporaketak jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etatik hasita. Ekainak 3an berriz, finalaurrekoak eta finala ospatuko dira 19:00etan. Bi egunetan Beti Gazteko egoitzaren atarian jokatuko dira partidak. Txapelketan parte hartzeko izena eman behar da, eta izena emateko azkeneko eguna ortzirala, maiatzak 27, izanen da. Maulan, Koxkilan edo Arranon egonen da apuntatzeko aukera.